SAREAN,
Euskal Erkidego Autonomoko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen
elkartea da.
Elkarte honek lantzen dituen gai nagusiak eskolen
antolakuntza eta gestioarekin zerikusi zuzenak dituztenak dira.
Gure helburua eskola publikoa indartzea eta hobetzea da
eta horretarako bi bide erabiliko ditugu gehien bat: eskolen arteko harremanak
ahalbidetu eta sendotu eta Hezkuntza Administrazioarekin komunikazio bideak
landu eta zabaldu.
Euskal Eskola Publikoak indartuz, gure seme-alaben etorkizuna
indartuko dugulakoan, eta hortaz, hezkuntzaren arloan etorkizun hobea
lortuko dugulakoan ari gara lanean.
Hezkuntza baita etorkizunaren oinarria.
