
IZENA
1. Atala.- "SAREAN-Euskal Eskola Publikoak Sarean" izeneko Elkartea osotu da, Legebiltzarrak onartutako Otsailaren 12ko 3/1988 Elkarteen Legean ezarritakoaren arabera eta Euskadiko Autonomi Estatutuaren 9. atalean azaltzen denarekin bat.
Aipatutako Elkarteak honako araubidea izango du: Elkarteei buruzko Legearena, Estatutu hauek berak -Legearen aurkakoak ez badira, beti ere-, bere zuzendaritza-batzordeak behar bezala hartutako erabakiak -Legearen eta/edo Estatutuen aurkakoak izan ezik- eta Eusko Jaurlaritzak onartu ditzan araudi mailako erabakiak; azken hauek osagarri besterik ez dira izango.
ELKARTEAREN HELBURUAK
2. Atala.- Elkarte honen xedea EHAE-ko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen hezkuntza zerbitzuaren hobekuntza bultzatzea da. Honenbestez, ondoko bi helburu nagusiak hartuko ditu kontuan:
Ikastetxeen
arteko harremanak sortu, daudenak indartu eta hedatu, eta sistemak dituen
baliabide estrukturaletan eta gure Elkarteak garatuko dituen besteetan oinarritu.
Ikastetxeen eta Administrazioaren artean, maila desberdineko komunikazio bideak
garatu, elkarrizketa eta negoziazio beste erakundeekin elkarlanean arituz.
Helburu horiek lortzeko honako ekintza hauek eramango dira aurrera, ezarritako
legezko baldintzak bete ondoren:
Ikastetxe barruko eta ikastetxeen arteko zuzendaritza, antolakuntza eta koordinazio
funtzioak betetzen dituzten pertsonekin topaguneak burutu, bai Lurralde Autonomo
mailan (Topaketak), bai zonalde edo bailaretan.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako informazio orria (Publinet)
argitaratzea eta banatzea.
Ikastetxeen artean, Administrazioarekin, elkarrizketa eta negoziaziorako erakundeekin
harreman iharduera anitzak burutu, gure Elkarte honen helburuen araberako
eremuan.
Elkarte honen helburuak garatzeko balioko duen beste edozein iharduera.
ELKARTEAREN EGOITZA
3.
Atala.- Elkarte honen egoitza nagusia Zuzendaritza Batzordeko Lehendakariaren
I.P.-n (edo Ikastolan) egongo da, "San José de Calasanz"
I.P.-an hain zuzen. (Txapin-ene 23, 20017 Donostia-Sn. Sn.) . Elkarteak, horretaz
gain, beste tegirik eduki dezake, bai Autonomi Elkartean eta bai kanpoan ere,
Batzar Orokor Bereziak horrela erabakiz gero. Elkarte-egoitza edo Elkartearen
beste tegiren bat tokiz aldatzeko erabakia Zuzendaritza-Batzordeak hartuko
du, eta horrek Elkarte-Erroldari helbide berriaren berri emango dio.
LURRALDE-EREMUA
4. Atala.- Elkarte honen ekintzak, Euskal Herriko Autonomi Elkartean gauzatuko dira nagusiki. Lurralde honetatik kanpo, Euskal Herriko eremu orokorrean finkatuko du arreta berezia, gure elkartearen helburu amankomunak edo hurbilak dituzten beste elkarteekin harremanak finkatzeko garaian.
5. Atala.- "SAREAN-Euskal Eskola Publikoak Sarean" izeneko Elkartea betirako eratzen da. Elkartea, Ohiz kanpoko Batzar Orokor Bereziaren erabaki bidez desegin ahal izango da soilik, VI Atalburuan esaten den bezala, edo legeetan jasotako arrazoiren batengatik.