
ZUZENDARITZA ETA ADMINISTRAZIO-SAILAK
6. Atala.- Elkartearen Zuzendaritza eta administrazioaren arduradunak elkarreango honako ihardute-sailak izango dira:
Bazkideen
Batzar Orokorra, ihardute-sail gorena, Topaketak antolatzen direnero bilduko
dena.
Zuzendaritza-Batzordea, Elkartearen koordinazio taldea izango dena, eta Zortziko
Handia izena hartuko du.
BATZAR OROKORRA
7. Atala.- Bazkide guztiek osatzen duten Batzar Orokorraren bidez adieraziko dira bazkideen nahiak. Ohizko bilerak eta bilera bereziak egingo ditu.
8. Atala.- Batzar Orokorraren Ohiko bilera egiteko deia gutxienez urtean behin egin beharko da, urtearen azken Topaketaken barruan, eta honako puntu hauek onartzeko: Elkartearen iharduketa-egitamu orokorra, aurreko urtean izandako gastu eta diru-sarrerei dagozkien kontuen egoera-orria, hurrengo urteko aurrekontua, eta Zuzendaritza-Batzordearen kudeaketa. Zortziko Handiak Batzar Orokorraren aztertarauekin bat eta haren kontrolpean jardun beharko du beti.
9. Atala.- Aurreko atalean jasotakoaren kaltetan gabe, Batzar Orokorrak du ondoko erabakiak hartzeko ahalmena:
Estatutuak
aldatzeko, hurrengo atalean jasotakoaren arabera.
Zuzendaritza-Batzordea aukeratzeko.
Elkartea desegiteko, hala badagokio.
Beste Elkarte batzurekin Federakuntza edo Konfederakuntza osotzeko edo horietakoren
batetik ateratzeko.
10. Atala.- Batzar Orokorra Zuzendaritza-Batzordeak erabakitakoan bilduko
da bilkura berezian, bere kabuz edota bazkideen % 10ak eskatuta. Bilkura eskatzeko
arrazoiak eta helburuak azaldu beharko dituzte. Dena den, honako gaiak aztertzeko
eta erabakitzeko bilera egin beharko da:
-Estatutuak
aldatzeko
-Elkartea desegiteko.
ZUZENDARITZA-BATZORDEA EDO ZORTZIKO HANDIA
11. Atala.- Zuzendaritza-Batzordea edo Zortziko Handia hurrengo kargu hauek osotuko dute: Lehendakaria, Idazkaria, Diruzaina eta Batzar Orokorrak erabaki dezakeen hainbeste Batzordekide. PAT eskualde bakoitzeko bat, bi gehienez.
Zuzendaritza-Batzordearen betebeharrak hauek dira:
-Elkartearen
ohizko kudeaketaz arduratzea, Batzar Orokorraren aztertarauen arabera eta
bere esanetara.
-Elkarteak aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua egitea.
-Gastu eta sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera-orria
Batzar-Orokorrari, onar dezan, aurkeztea.
-Batzar Orokorraren bileretako aztergai-zerrenda egitea, eta ohizko Batzar
Orokorraren eta berezien deialdiak erabakitzea.
-Bazkideek egiten dituzten proposamen eta iradokizunei erantzutea eta horretarako
behar diren neurriak hartzea.
-Batzar Orokorrak berariz izendatuta ez duen beste edozein eginkizun.
-Gutxienez, urtean lau aldiz bildu beharko du, eta elkartearen ekintzak bideratzeko
beharrezkoa den hainbestetan.
12. Atala.- Zortziko Handia zuzendaritza-batzordeko kargudunak eskualdeka hautatuak izango dira eta Batzar Orokorrak izendatuko ditu eta urtebeterako izango dira, Batzordeak berariaz ezeztatu ezean, eta behin eta berriro hautatu ahal izango dira. Aldaketa bakoitzean % 50ak jarraitu beharko du.
13. Atala.- Zuzendaritza-Batzordeko kide izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
-Estatutuetan
esaten den eran izendatua izatea.
-Elkarteko bazkide izatea.
-Adinez nagusi, eta herritar-eskubide guztiak izatea.
14. Atala.- Karguak ordainik gabekoak izango dira. Dena den, Batzar Orokorrak egun-sariak eta gastuak ordaintzea erabaki dezake.
15. Atala.- Zuzendaritza-Batzorde edo Zortziko Handiaren kideek honako kasu hauetan utziko dituzte karguok:
-Agintealdia
betetakoan.
-Kargua uztean.
-Bazkide izateari utzitakoan, edo ezintasun-zioak dituenean.
-Batzar Orokorrak ezeztea erabakiz gero, Estatutu hauetako 12. atalean jarritakoaren
arabera.
-Heriotzaz.
a) puntuan agertzen dena baldin bada kargua uztearen arrazoia, Zuzendaritza-Batzordeko kideek baitean jarraitu beharko dute lehenengo Batzar Orokorra egin arte. Batzar horrek aukeratuko ditu kargudun berriak.
b), c), d) eta e) puntuetan agertzen dena baldin bada arrazoia, Zuzendaritza-Batzordeak berak hutsik gelditutako kargua betetzeko norbait behin-behingoz izendatuko du eta Batzar Orokorrak erabakiko du izendapena onartu ala ezeztu. Ezezkoa bada, dagokion izendapena egingo da.
Batzorde honen esakeran gertatutako aldaketa guztien berri emango zaio Elkarteen Erroldari.
BAKARREKO JARDUTE-SAILAK
LEHENDAKARIA
16. Atala.- Lehendakariak Elkartearen legezko ordezkaritza beregain du. Zuzendaritza-Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabakiak aurrera eramango ditu. Eraberean, aipaturiko bi sail horien buru izango da.
17. Atala.- Zuzendaritza-Batzordeari edo Batzar Orokorrari oso-osoan ez dagozkien aginpideak ere lehendakariaren esku egongo dira, batez ere honako hauek:
Zuzendaritza-Batzordeak
eta Batzar Orokorrak egiten dituzten bileren deiak egin eta bukatutzat ematea;
bai batean eta bai bestean sortzen diren eztabaidak zuzentzea.
SAREAN elkartearen ekintzen egitasmoa Zortziko Handiari proposatzea. Aldi
berean, elkartearen zereginak bultzatu eta zuzentzea.
Balioz erabakitako ordainketak egiteko agintzea.
Sortu daitezkeen premiazko arazoei irtenbideak ematea, eta Zortziko Handiari
lehenengo bilkuran horien berri ematea.
IDAZKARIA
18. Atala.- Idazkariari dagokio, zehazki, elkartean sartzeko eskabideak hartu eta bideratzea, fitxategia eta Bazkideen lerroka-liburua zaintzea, eta Agiri-Liburuaren zaintza eta idazketaren ardura izatea.
Era berean, Elkarteen arloan indarrean dauden legezko erabakiak bete daitezen arduratuko da, Erakundearen agiri ofizialak zainduz, Elkarte-liburu eta agirien edukina egiaztatuz Zuzendaritza-Batzordearen hautaketari eta elkarte-egoitza aldatzeari buruzko beharrezko jakinerazpenak dagokion agintaritzarengana bideratuz.
DIRUZAINA
19. Atala.- Diruzainari Elkartearen eguneroko kudeaketa ekonomikoaz arduratzea dagokio, aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea eta, Lehendakariaren agindupean, ordainketak egitea.