BAZKIDEAK, ONARPEN-BIDEAK ETA MAILAK

20. Atala.- Elkartekide izan nahi eta honako baldintza hauek betetzen dituzten guztiek izan daitezke Elkarteko bazkide:

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikotako zuzendaritza taldetan lan egitea, edota beste ikastetxekin barne zein kanpoko koordinazio lana egitea - bereziki SAREAN elkartearen zereginei dagokienez-. Horrelakoetan kide arruntaren izaera izanik.
Hezkuntz Sistemaren laguntzarako zerbitzuetan lan egitea eta ikastetxeen arteko koordinazio lanak garatzea, horrelakoetan kide laguntzailearen izaera izanik.
Aurreko bi kasuetan, ikastetxe bakoitzeko kide bat besterik ez da Elkartearen bazkide izango. Baldintza honen xede bakarra hau da, ikastetxe batzuek besteek baino ordezkaritza handiagoa ez izatea.

Izaera honetaz at, hala Topaketaketan nola Elkarte honek antola ditzakeen beste jarduera guztietan, ikastetxe edo ikastetxeen arteko kordinazio edo antolaketa lanetan ardurarik eduki lezakeen pertsona orok parte har dezake, inolako mugarik gabe parte hartzaileen kopuruari dagokionez.

21. Atala.- Elkartean sartu nahi duenak idatziz aurkeztu beharko du bere eskabidea. Idatzi hori bi bazkidek izenpetuko dute eta Lehendakariari zuzenduko zaio. Lehendakariak horren berri Zuzendaritza-Batzordeari emango dio eta horrek erabakiko du eskabidea egin duena Elkartean onartu ala ez. Dena den, Zortziko Handiari goradeia egiterik izango da.

BAZKIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

22. Atala.- Bazkide orok honako eskubide hauek ditu:

Elkarte-Legearen edo Estatutuen kontrako erabaki eta iharduketak aurkatzekoa, aurkatutako erabakiaren edukina ezagutu edo ezagutzeko aukera egunetik hasi eta 40 eguneko epean.
Elkarteko beste bazkideen nortasuna, diru-sarrera eta gastu-kontuen egoera, eta Elkartearen ekintzen garapenaren berri uneoro jakitekoa.
Batzar Orokorretan hitzegiteko eta botua emateko eskubidea erabiltzekoa, eta eskubide hori beste bazkideren baten esku utzi ahal izatekoa.
Elkarteko Estatutuon arabera, Elkarteko zuzendaritza-sailetan parte hartzekoa eta sail horietarako hautagai nahiz hautesle izatekoa.
Zigortze-neurriak hartu baino lehen, bazkideak idatziz adierazitakoa kontutan hartzekoa eta neurri horiek hartzea eragin duten arrazoiak azaldu dakizkionekoa. Neurri horiek hartzeko arrazoiek bazkideei dagozkien bete-beharrak ez betetzean oinarritu dezakete soilik.

23. Atala.- Bazkideen betebeharrak honako hauek dira:

Elkartearen helburuak iristeko lankidetza ekintsua ematea.
Batzar Orokorrak ezarritako bazkide-saria ordaintzea, gastuak ordaintzeko, nahiz eta finantziazio iturriak kanpotikakoak izatea aurrikusita dagoen, dirulaguntza edo bestelako laguntzen bidez.
Estatutu hauek eta Elkartearen zuzendaritza-sailek balioz hartutako erabakiak bete eta horiei men egitea.

ZIGOR-ARAUAK

24. Atala .- Estatutuak edo Batzar Orokorrak nahiz Zuzendaritza-Batzordeak hartutako erabakiak behin eta berriz hausteagatik Zuzendaritza-Batzordeak bazkideak zigortu ahal izango ditu.

Hamabost egunetik hilabetera arte eskubideak kentzetik Elkartetik betirako egozterainokoa izan daiteke zigorra, beti ere 26. atalaren arabera.

Horretarako, Elkarteburuak zigorgarri izan daitezkeen jokabideak aztertzeko erabakia hartu ahal izango du. Azterketa horiek Idazkaritzak eramango ditu aurrera, Zuzendaritza-Batzordeari neurri egokiak hartzeko proposatuko diolarik. Zigorra ezartzeko ahalmena Zuzendaritza-Batzordeak izango du, eta zigorra ezarri aurretik arazoa doakionak adierazitakoa kontutan hartu beharko da.

Aipatu erabakiaren aurka -beti ere arrazoiak eman beharko dituena- Batzar Orokorrera jotzerik izango da, 22.1. atalean ohartemandako ekintzei ekitearen kaltetan gabe.

BAZKIDETASUNA GALTZEA

25. Atala.- Hona bazkidetasuna galtzeko arrazoiak:

-Heriotza.
-Bazkidea nahita aldentzea.
-Egotzi izana, Zuzendaritza Batzordeak erabakitako zigorra dela eta honako kasu honetan:
-Estatutuotan Zuzendaritza Batzordeak balioz hartutako erabakietan ezarritako betebeharrak nahita eta larriki haustea behin eta berriro.

26. Atala .- Bazkideren bat aurreko atalean aipatutako azkenengo kasuan aurkituz gero, Elkarteburuak agindu diezaioke Idazkariari, horien berri egokia lotzearren, aurretiazko eginbide batzu egin ditzan. Eginbide horiek ikusita Elkarteburuak ekintza bertan behera uztea, zigor-espedienteari ekitea -24. Atalean ohartemandako eran-, edota Elkartetik egozteko espedienteari hasiera emate erabaki dezake.

Azken kasu horretan, Idazkariak, egintzak egiaztatu ondoren, idatzi bat bidaliko dio dagokionari leporatzen zaizkion salaketen berri emanez. Salaketa horiei erantzuteko bere aldeko arrazoiak azaldu ahal izango ditu 10 eguneko epean. Epe hori amaituta, beti ere, Zuzendaritza Batzordeko lehenengo bilkura eramango du kasua eta bertan hartuko erabaki egokia. Horretarako Batzarkdeetatik % 25ko quoruma beharrezkoa izango da.

27. Atala.- Elkartetik kanporatzeko erabakia doakionari jakinaraziko zaio eta, era berean azalduko errekurtsoa aurkez dezakeela egin dadin hurrengo Batzar Orokor Berezian. Batzar horretarako deirik ez bada egiten hiru hilabeteren barruan, aipatu errekurtsoa nahikoa izango da batzarra egiteko. Bien bitartean, Elkartearen lehendakariak dagokionari bazkide eskubideak kentzea erabaki ahal izango du, eta Zuzendaritza Batzordeko kide bada, kargu hori utziarazi egin beharko dio.

Kanporatzeko espedientea Batzar Orokorrari aurkeztuz gero, Idazkariak espedientearen laburpena egingo du, Zuzendaritza Batzordeak doakionak aurkeztutako idatziaren eta ekintzen berri zehatza eman ahal izan diezaion Batzar Orokorrari, honek dagokion erabakia har dezan.

28. Atala.- Kanporatze erabakia - beti ere arrazoiak emanda -, dagokionari jakinaraziko zaio eta honek, eskubidean baliatuz, auzitegietara ja ahal izango du bere ustez aipatu erabakia legearen edo estatutuen aurkakoa bada.

29. Atala .- Bazkideren bati kanporaketaren berri ematerakoan - berak nahi izanda edo zigorra ezarri zaiolako -, lehendik bete gabe dituen betebeharrak betetzeko eskatuko zaio, hala badagokio.

aurrera
atzera