SORTZE-ONDAREA ETA AURREKONTU-ARAUAK
30. Atala.- SAREAN Elkarteak, bere eraketaren unean, ez dauka sorrerako ondarerik.
31. Atala.- Elkarteak, bere ekintzak aurrera eramateko, honako diru-baliabide hauek izan ditgezake:
Lez
hartu ditzakeen diru-laguntza, ondare eta dohaintzak. Baita dauzkan ondasunetatik
ateratzen dituen ekoizpenak eta dagozkion eskubideak ere
Estatutuen helburuak kontutan harturik Zuzendaritza-Batzordeak erabakitako
ekintza bidezkoek dakarzkite irabaziak, beti ere estatutu hauetan jasotako
helburuen esparruan.
Salbuespen modura soilik eta Batzar Orokorraren onespenaz, kideei kuotak ezarri
ahal izango zaizkie, hala sarrerakoak nola epekakoak.
Elkartearen diru-baliabideak ez dira inoiz kideen artean banatuko.
