ELKARTEA DESEGITEA ETA ELKARTE-ONDAREAREN ZERTARAKOA

35. Atala.- Elkartea honako hauengatik desegingo da:

Bazkideen nahiaz. Nahi hori horretarako bildutako Batzar Orokorrean azaldu beharko da eta bertan daudenetatik gehiengoaren botuak jaso beharko ditu.
Herri-Legeen Bildumako 39. atalean azaltzen diren arrazoiez.
Epai bidez.
36. Atala.- Elkartea deseginez gero, erabakia hartu duen Batzar Orokorrak kitapen-batzordea izendatuko du. Batzorde hori Zuzendaritzako hiru Batzordekideek osatuko dute eta dagoen diruaz arduratuko da.

Bazkidekiko eta besterekiko Elkartearen zorrak ordaindu ondoren, geratzen den elkarte-ondarea, geratzen bada behintzat, Elkarteko kideak datozen ikastetxeei itzulia izango zaie, neurri berdinean, bakoitzak duen gastuetarako onartutako kontuetan sartuz.

ALDI BATERAKO ERABAKIA

Eratze-agirian behin-behingo izendatuak agertzen diren Zuzendaritza-Batzordeko kideak, egingo den lehenengo Batzar Orokorraren esanetara jarri beharko dute beren izendapena.

AZKEN ERABAKIAK

LEHENENGOA.-Zortziko Handia izango da Estatutu hauetan azaltzen diren aginduak ulertarazi eta Estatutu horien hutsuneak beteko dituen ihardute-sail aginpideduna, Elkarteei buruz indarrean dauden legezko araupean beti, eta aurreko Batzar Orokorrari, onar dezan, egindako guztiaren berri emanaz.

BIGARRENA.- Estatutu hauek Zuzendaritza-Batzordeak eta Batzar Orokorrak bakoitzak berari dagokion aginpide-esparruan, balioz hartzen dituzten erabaki-bidez aldatuko dira, eta Bosgarren Atalean ohartemandakoarekin bat etorririk.

HIRUGARRENA.- Estatutu hauek garatzeko asmoz, Batzar Orokorrak Barne-Araudi bat onartu ahal izango du. Horrek inolaz ere ez ditu Estatutuetako aginduak aldatuko.

atzera